Berbontziei gure amonak esaten ziena: "Barriketia balitza górua, eta jarduna ardátza, hik ingo hittuke makiñatxo bat matása". Esaera honek esan gura duena zera da: hitz egin beharrean lanean arituko balira, harizko mataza (madejas de hilo) asko egingo lituzketela.
Argazkian: gorúlia, góruakin eta ardátzakin (hilandera con rueca y huso).
Oñatiko emakumea da argazkikoa, Dolaetxeko amona, esan didatenez. Araozko ostatuan dago argazkia.
Bideoa
Lukene Igartuak, Luxianaren ilobak, mezu hauxe bidali dit honi lotuta: "1923an Donostian grabatu zuten "Fiestas Euskaras" deitzen ziren eta gure amama bertan izan zan. Arantzazuko baserriko mutil batekin batera, goruetan eta galtzerdiak egiten.
Bideo hau ordu eta erdiko bideo luze baten partetxo bat da".
Eskerrik asko, Lukene. Arantzazuko mutila Arrikrutzeko Juan Maiztegi zan. Araotzera Errastiko baserrira ezkondu zan. Nik ondo ezagutu nuen, bai bera eta baita ondorengo danak.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak