Apezpikuaren hilarria

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko uzt. 18a, 19:27

Amillondo ondoan txabola eder bat aurkitu nuen, eta haren ondoan harri bitxi bat. Apezpikuaren hilarria da. Kondairak dioenez, leku zehatz horretan aurkitu zuen heriotza Inkisizio Santuko auzitegiak Durangoko heretikoak atxilotu eta epaitzeko bidalitako elizgizonetako batek. 

Bere lana bukatu zuenean, Calahorrarako bidea hartu zuen berriz, paraje eder hauek zeharkatuz. Baina sarraskitik ihes egitea lortu zuten Fray Alonso de Mellaren jarraitzaile batzuek planifikatutako segada batean erori zen.

Eta Apezpiku izenetik, Ipiztekoarriaga toponimoa sortu zen; eta hortik, Ipizte. Dirudienez, Arrasateko kanpandorrearen azpian Palentziako ustezko apezpiku baten sarkofago bat agertu zen 1998. urtean. Zer egiten du Palentziako apezpiku batek Arrasaten? Zerikusirik izango du Ipizteko harriarekin?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak