Errabero, erraberua

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko uztailaren 13a

Errabero. Erraberua, Oñatin (leche cruda). Esne jetzi berria. Gure amonek bazekiten "erraberoa" arriskutsua zela osasunerako, eta ondo egosten zuten.

Amonek, hala ere, intoxikatu egin zinela uste zutenean, eman egiten zizuten eta botaka egiten zenuen. Ez dakit esneagatik edo toxikoagatik zen.

Mutiko bati Amanita Muskaria bat eman zioten ogi-artean, kuleto bat zela pentsatuta, eta sintomak ikusi zizkiotenean "erraberua" eman zioten; botaka egin zuen eta urdail garbiketa egin zion. Medikura joan barik libratu zen. Ez dakit sinesmena den edo erreala den zerbait badagoen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak