Primi Erostarbe Etxeberria

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko eka. 10a, 19:18

Asteburuan dira jaiak Araotzen, eta irrintzilari araoztarrarekin gogoratuko gara. Euskal Herriko emakume panderojole eta irrintzilari ezagunenetakoa izan zen. Oñatiko Araotz auzoan jaioa.

Primi Erostarbe Etxeberria (Oñati, Gipuzkoa, 1907ko otsailaren 24a - Donostia, Gipuzkoa, 1995eko abenduaren 6a).

Neskatxo gaztea zenean Araotzen bizi zen. Astoarekin herri batetik bestera mendiz joaten zen, eta bakardade horretan ikasi ei zuen irrintziak botatzen. Bazuen irrintzi bat "berde samarra", eta horregatik "amona berde" deitzen ei zioten.

Valentin Aldalurrekin batera plazaz plaza ibili zen Euskal Herri osoan.

-Kanta berdeak kantatuko al ditugu, Valentin?

-Erreparatu fraide edo apaizen bat dagoen

Urkiolako gaineko hotza, hantxe bilatu nuen fraide buztan motza

Goizaldi eta Argia dantza taldeekin ere 20 urtean ibili zen. Europako herrialde batzuetan ere jo zuen panderoa: Suitzan, Alemanian eta Austrian, adibidez.

1982ko San Martin egunean jo zuen azken aldiz jendaurrean.

Oharra: Argazkiak @upeitza erabiltzaileak bidali dizkit. Amara Zaharreko jaietan, 1979an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak