Hareharrizko disko-formako hilarri bat ere bazegoen bertan; gaur, gordeta. Gurutze greziar bat du zirkuluan.
Aita Lizarraldek santutxoa aipatzean, honela dio: "Ondo landutako hilarria, Ama Birjinaren irudi batekin, arte errenazentistakoa, ziurrenik Oñatiko unibertsitateko iruditegia landu zuen eskultoreren batek egina".
Oharra: Zuri-beltzeko argazkia, 1980 ingurukoa, Oñatiko historia eta arte bilduma liburutik. Beste biak nireak dira, aurten ateratakoak (2022-04-25)