Dónde está león?

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia

Oñati, duela 100 urte, oso gutxik egiten zuten hitz gaztelaniaz, eta askok ez zekiten. Araoztar batzuk Zaragozara joan zirenekoa da istorio hau.

Andra-gizon araoztar batzuk Zaragozara joan ziren moja bat bisitatzera; senarra ez oso gogo handiz, baina andrea ausarta zen. Mojarekin kalera irten ziren. Mandatu bat egin behar zuen mojak, eta esan zien:

- Ikusten duzue lehoiaren estatua hori? Ez ezazue bistatik galdu. Hemen itxaron.

Andrea oso ausarta zen eta mugitu egin ziren. Baita galdu ere. Galduta ikusi zenean, galdetu zion bati:

- Dónde está león?

Eta hark erantzun:

- Pero señora, que está usted en Zaragoza.

Senarrak esaten ei zuen: "Gurago neuke Txirikila-lekun banengo".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak