Andres de Araoz eskultore oñatiarra

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko mar. 16a, 20:09

Andres de Araoz (Oñati, 1500 - Genevilla, 1563ko apirilaren 22a). Oñatiar eskultore eta irudigilea izan zen. Hainbat erretaularen egilea da Euskal Herrian eta beste herri batzuetan: Genevillako San Esteban parrokia, Eibar, Itziar, El Busto eta Armañanzas elizatekoak tartean.

Berruguete-ren eragin handia izan zuen eta berak, bere aldetik, eragin handia izan zuen Euskal Herriko irudigileen artean. Erretaula asko amaitu gabe hil zen.

Araoztarrak zizelkatzeko artearen langileak bezala ezagutzen dira. Andres de Araoz eskultore euskaldunaren anaia Diego, urreztatzailea zen ofizioz. Andresen Juan semea eta Andres biloba ere arte zoragarri horretan ibili ziren bizitza osoan, baina zoritxarrez ez dira lehen Araotz bezain ezagunak. 

Gasteizkoak zirela uste izan da. Hala ere, Andres familiako buruaren abizenak Araotz auzoaren jatorria salatzen du.

Eibarko San Andres elizan dauden Juan de Araotzen erliebeak:

Jainkoak Adan egiten du eta ile luzea eta indartsua du. 

Badirudi Jainkoa txundituta gelditzen dela Eva sortzen duenean; burusoil dago.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak