Urruxulako kanta

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko otsailaren 2a

Galartzako dorretxea, XIV. mendekoa, izen handikoa haranaren historian, bai bere leinuagatik bai Gonzalo López de Galarza jaunaren historiagatik. Oñatiko Don Pedro de Garibay-ren aurka izan zituen borroketan, hiru seme galdu baitzituen Urrexolagarain, 1388 eta 1401 artean.

Urrexolagarain hildako eta deskalabru asko izan ziren; Leniztarrak garaituak izan ziren eta oñatiarrak garaile gertatu ziren. Hala ere, Pedro de Garibay buruzagia handik gutxira hil zen, liskarreko zauriengatik; gaztea zelako Garibay etxerako semerik utzi gabe hil zen, ez baitzen ezkondu. Baina hain gutxi sentitzen zuen zaurien mina kontrakoak garaitu zituelako, pozaren pozez, oraindik gogoratzen den Urruxulako kanta kantatzen ei zuen.

Oñatiko Ganboinoen eta Lenizko Oñaztarren arteko borroka izan zen. 

URRUXULAKO KANTA

Lenizano soberbioa,

Urruxulako lekaixoa,

Edukiagatik biotz bravoa,

Oztu jatzu odol sendoa

(Bertsio honen iturria:  Koldo Mitxelena)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak