Beste Araotz batzuk

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko urtarrilaren 18a

ARAOTZ Oñatin, ARAOZ Almerian eta ARAÓS Leridan. Araotz Oñatin bakarrik dagoela uste dugu baina ez, penintsulan beste bi lekutan ere agertzen da gutxienez. Oñatikoa euskaratik datorrela dirudi, eta beste biak?

Oñatiko familia bat Almeriara joan zen lan kontuengatik. Andreari ez zitzaizkion garbantzuak egosten eta aldekoari esan zion:

- No se me cuecen los garbanzos

Eta hark erantzun:

- Para eso tenéis que traer agua de Araoz

Kosta egin zitzaion zer gertatzen ari zen ulertzea.

--------------------------------------------------------------

- Araotz, Oñatin

- Araoz, Almerian 

- Araós, Lleidan

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak