Arrokiña

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2022ko urt. 10a, 19:23

Arrokiñ. Arrokiña (Oñatin). "Esniak arrokiña dako". Gure amonei, esnea egosterakoan, askotan pixka bat erre egiten zitzaien eta oso zapore berezia hartzen zuen; hori da arrokiña. Batzuek atsegin zuten zapore hori; askotan mamian agertzen zen. 

Kandiko Izagirreren hiztegian, "arrakiña" Nafarroan. Artzainek Egurrezko ontzietan berotzen zuten esnea barruan harri gori bat sartuz. Oso "arrokin" berezia lortzen zuten horrela. 

Juan Pablo II.ena Aita Santuak Xabierko gaztelua bisitatu zuenean 1982an, mamia eman zioten postrean. Esnea pixka bat erre egin zitzaiela esan zion, diskretuki, Iruñeko artzapezpikuari. Artzapezpikuak azaldu zion hori nola lortzen zuten, eta postrea errepikatu egin zuen.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak