Araozko eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2021ko abe. 22a, 13:11

Gure haurtzaroan bi eskola zeuden Araotzen, bata neskentzat eta bestea mutilentzat. 1962 inguruan, maisu falangista bat iritsi zen Araotzera. "Cara al sol" eta antzeko abestiak erakutsi zizkigun, baita heziketa militarra ere. Neskek inbidia pasatzen zuten, beraiek ere abestu nahi zuten.Neskek, Leongo maistrari eskatzen zioten beraiek ere abestu nahi zutela, baina ez zien erakutsi; badirudi ez zela hain "fatxa". 

Beira-arasa batean, "Xabiertxo", "Iziartxo" eta beste hainbat liburu zeuden, baita tresnak ere: "vasos comunicantes", "balanza" eta abar. Errepublika garaiko ekipamendua zen. Maistrek apenas erabili zituzten, baina errespetatu egin zituzten. Han egongo ziren eskolak itxi zituzten arte, 1970 urte inguru arte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak