Bittori Irazabalek (amona zen ordurako) kontatzen zidan:
Aita gaixorik zegoen eta eta mendira bidali gintuen garoa moztera. Zatitxo bat moztu gabe utzi genuen hildako bat zegoelako.
-Zergatik utzi duzue zati hura moztu gabe?, galdetu aitak
-Hildako bat zegoen
-Hildakoak ez dizue ezer egingo, aitaren erantzuna
Honi lotuta, hauxe dio Luistxo Fernandez-ek (@luistxo): "Auto bakanetakoa zuen Flores Kaperotxipik Elgetan, eta gure aita eta aitita-amonen gerrako ihesaldiaren lehen etapa auto hartan hasi zen, 1936an, Elgetatik Elorriora".
Oharra: Bittori Irazabal, Elgetan jaio eta Zubillagan bizi izan zen.