Adibide batzuk: "Han be txakurrak ortozik", "Girixak sandaliak kaltzaakin ibiltten dittue, guk berriz, ingurrutsik", "Fraidiak sandaliak ingurrutsik ibiltten zittuain, baitta neguan be; edurra bazan be bai".
Hitza ezaguna da Oñatin, baita gazteen artean ere. Baina ortozik eta ingurrutsik sinonimoak direla uste dute. Koldo Zumalderen eta hiztegian "ingurutsik" horrela ikusi dut; "ungurrutsik" ere bai, baina ez dut ulertzen garbi zer den.
Ez esan "galtzerdirik gabe", esan "ingurrutsik". Horrelako hitzak erabili egin behar ditugu, gure arbasoen hain hitz ederrak gal ez daitezen betiko.
Arantzazuko fraideek baimenduta zeukaten oinetakoak, sandalia irekiak, ingurrutsik ziren, uda eta negu. Horrela ezagutu genituen fraideak Araozko baserrietara eskean etortzen zirenean; elurtuta zegoenean ere sandaliak ingurrutsik erabiltzen zituzten