Arrautzak emearen baitan garatzen dira eta kumeak larbak direla kanporatzen ditu amak.
Mitoz betetako anfibioa da. Hauxe esaten zigun aitak mutikotan: "Neska batek lupuak probatutako gaztaina bat jan xuan eta hil egin zuan". "Behin, ikazkinen baba lapikora sartu zuan eta babak jan zittuainian, barrenian agertu zuan; hil egin zian danak". Ez du hainbeste pozoi.
