Lagun batek esaten zidan berak ez zuela gaupasarik egiten hurrengo goizean aitak sega pikatzen ziolako bere gelako leiho azpian; orain hori egingo balute gaupasak amaituko liratekeela.
Xabier Mendigurenek dio: "Baserri-erotismoaren perlatxo bat, kultura horretako lagun batek kontatzen zidana: noiz du etxekoandreak garairik onena morroiarekin larrua jotzeko? Nagusia sega pikatzen ari denean". (Haren ttak-ttak-ttak hotsak abisatzen dielako urrun dela eta beste zeozertan).