Belia eta aixelko. Araotzeko ipuina
Behin baten bazian belia eta aixelko. Aixelkok, bazkaittea konbidau eben belia, eta emun otzan natillia jateko. Eta beliari gustau ez. Ezin jan, eta hasarre fan zan etxera.
Beste egun baten, edurra zan eta beliak esan otzan aixelkori:
- Ikusten dok hori? Zeruan eztaixak dittuk. Nere bizkarrera igoten badok, gora eruango haut eta izugarrizko banketia ingo xuau.
Igo eben aixelkok belian bizkarrera, eta goi, goi, gora igo euenian, beliak esan otzan aixelkori:
- Akordaitten haiz nola bazkaittea konbidau eta natillia emun hostan?
Eta aixelkok erantzun otzan:
- Isilik egon adi. Hori aspaldiko kontua dok. Oin ez dok holako kontuak akordaitteko ordua.
Beliak orduan, ra-ra-ra heguai erain otzan eta bota eben goitik behera aixelko.
Behera etorrela, diar itten eben aixelkok: "Apártate peña, que sino te mato". Eta blaus, jausi zan.
--------
Aixelko: zorro viejo (Candiko Izagirre)