Urbiako ermita 1924ko irailaren 28an inauguratu zuten. Gregorio Zumalde aitaginarrebak egun hartan, hantxe, probatu zituen mahatsak lehen aldiz; kaleko Iñaxio lehengusuak eman zizkion. Ez zitzaion hura inoiz ahaztu; 7 urte zituen.
Ermitaren obraren arkitektoa Marcelo Guibert izan zen. Kontratistak, Araotzeko Uriartetarrak eta langileburua, Demetrio Goitia, gure aitajauna.
Ermitaren proiektuaren irudi hau gure baserrian aurkitu nuen.
Urbiako ermita inauguratu zuten egunean jarri zuten fondako lehen harria eta handik urtebete eskasera zabaldu zuten. Ermitako obren langileburu gure aitajauna ibili zen eta pentsatzen dut fondan ere ibiliko zela. Hark ondo zekien 1919ko gripeak zer egin zuen; lagunak hil zizkion, bere adinekoak, 20-30 urte zituztenak.
Duela egun batzuk, gaur egun Urbiako fondan diharduen Aritz Altube Arregik lotura egin zuen fondaren sabaiaren altuerarekin eta Espainiako gripearen eraginarekin. Hauxe da berak idatzitakoa: