Aitaren familia euskalduna zen; amaren aita, Dionisio Ureña, Ayamontekoa (Andaluzia). Hiru emazte izan zituen Ureñak, azkena, Maria Alana donostiarra; hori izan zen Bilintxen amandrea.

Bertsolari eskolatua zen. Becquer, Aguilera eta Heine irakurtzen ei zituen. Bertso-paperen bitartez, bere maitasun-idazkiak ezagunak egin dira euskaldunon artean.

