Araotzeko ipuin zaharra: 'Labesua'

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko urr. 22a, 18:33

Guk ez geneukan marrazki bizidunik eta horrelako ipuinak kontatzen zizkiguten. Ume txikiei, hiruzpalau urtekoei, asko gustatzen zaizkie ipurdi inguruko kontuak, uzkerrak, ipurdi zuloa etab. Ni ez nintzen gogoratzen, baina nire lagun bat bai. LABESUA da ipuin honen izena.

LABESUA

Bazen amandria bat. Labesua itten hasten zan bakoitzian arraipardua faten xakon eta heguekin ra, ra, ra egitten otzan; eromahaiko urun dana etara eta nahasketan otzan. 

Amandriak astua eukan oso laguna eta esan otzan:

- "Ekarten badostak arraipardo hori harrapota, opil goxo-goxo bat ingo dostat".

Etzin zan astua ipurdiko zuluori zabal zabal indda. Goixan belak eta arraiparduak ebitzein eta beliak esan otzan arraiparduari:

-"Hillddok, proba". Eta berriz: "hilddok, proba".

Jaitsi zan arraipardua astuana. Okelia bistan ipurdiko zuluan eukan bakarrik. Pikau otzan, zerrau eben ipurdiko zuluori eta eruan otzan amandriorri:

-"Ai ze ondo, ai ze ondo"

Soltau eben berak obatu baino lehen eta atzera be ra,ra,ra urun dana nahastu otzan. Azkenian astuorrek opil goxua hartu biharrian makillakadak hartu zittuan.

 

Labesua - Hornada

Eromahai - Artesa (Candido Izagirre)

Arraipardua - Zapelatz arrunta

Obatu - Heldu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak