Isipua

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko urriaren 15a

ISIPUA, IXIPUA Oñatin. Igeltseroek paretak zuritzeko erabiltzen zuten brotxa. "Irabazten daben dana gastatzen daben mutillak, astua izateko atzeko isipua (buztana) bakarrik falta dau". AITONAREN USTA liburutik (Villasantek osaturiko bilduma).

Isipua hitza gaztelaniazko "hisopo" dela jakinarazi dit @LideAzkue k baina dio ez dakiela gaztelaniatik ala latinetik hartuko genuen.

Bestalde, @Inakiili k idatzi dit euren etxean ere erabiltzen dutela hitz hori: Ixipuba. "Apezak bereinkatzeko ibiltzen zuen ixipuba. Bildurtzeko gure amak txikitan askotan esaten zigun, "apezak ixipubeikin emain duzie, formal ibili".

Eskerrik asko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak