Nik ez nekien tresna honen izena baina Migel Angel Kortabarriak bai. Begiratu nuen Kandiko Izagirreren hiztegian eta han zegoen.
Orain dela 80 bat urte Sakonaundittan pago baso bat bota zuten, bertan zerrategi bat egin, arpanarekin oholak atera eta kablez jaitsi zituzten; lehenengo Ugaztegiraino eta gero Ugaztegitik Koruetara.
Araotzen Uriartetarrak zerrategi berria jarri zutenean, auzotar batzuek lehiatzeko beste bat muntatu zuten arpanarekin, jakina! Ezin izan zuten lehiatu.
Istorio hauek Enkarna Txomenak kontatu dizkigu