Purgatoixoko animen usaina

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko mai. 16a, 17:49

Araotzen, baserritik elizarako bidean, egunsentian eta noizean behin, olio garbiaren antzeko usaina hartzen nuen mutikotan, eta amandreari galdetzen nion: Ze usain da hau? Eta erantzuna: "Purgatoixoko animena dok".

Gogoratzen naiz behin Arantzazura gindoazela, Jaturabetik gora, Arrikrutz parean ere hartu nuela. Elizara baraurik joaten ginen, usainak ondo hartzeko moduan; gasolina usainik ere ez zegoen eta umeak ginen. Gaur, ez dut hartzen: zahartu naizelako? denak gasolina usaina daukalako?

Jose Mari Satrustegik (1930-2003) argitaratu zuen 'Lucifer hatsa' zela, bidegurutzetako olio usainari erreferentzia eginez. 'Sorgin usaina' Beasainen eta Asteasun; 'Sorgin putsa' Etxalarren; 'Purgatoixoko animak' Plazentzia eta Zerainen; 'Animen usaina' Anoetan eta Ataunen 'deabrua pasatu den seinale'. Eta abar.

Joan den Gabonetako afarian etxean hau kontatu nuenean, amak bakarrik zekien zer ari nintzen esaten. 92 urte dauzka. Zein sinesmen mundu konplexu honen guztiaren atzean.

Kandiko Izagirreren hiztegian ere badator.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak