Gure inguruko emakumeen omenez idatzitakoa da hau.
Jakin dut batzuei "lolotxo montañako" abesten zietela gurasoek. Guk ere "lolotxo montañako" entzun izan dugu eta baita kantatu ere, baina "Lelotxo" jaso zioten Arrikrutzeko andre honi. Nik uste dut "lelotxo" hobeto datorrela, gaiztua zelako otsoak jaten du eta.
Egun hauetan hauxe kantatu didate:
Lolotxo montañeko
Totuak jan eben
bera be gaiztoa zan,
ta ondo egin xauen.
Sare sozialetako @fantomastxiki erabiltzaileak jakin arazitakoaren arabera, Gandiagak eta Kaltzakortak jasoa zen kantu hori. Hemen abestia, behean letrak eta datuak: