Bittor Altuberen lan polita

Erabiltzailearen aurpegia Jose Angel Urquia 2020ko api. 22a, 13:23

Altuberen liburuko argazkia

Bertan perretxikoei buruz idazten du, baina badatoz errezeta politak ere. Hemen gaztanberarena, hau izaten zen Sandaili eguneko postrea.

Bittor Altuberen liburua da. Perretxikoei buruz idazten du gehienbat. Perretxiko askoren informazioa dator. Bere zaletasun horri buruz ere idazten du eta kontatzen du nola 1982 inguruan perretxiko zaleak ziren hainbat herritar elkartu ziren perretxikoak oñatiarren artean ezagutu arazteko. Dio 1984. urtean antolatu zutela umeendako lehen mikologia lehiaketa. Nik liburu honekin ez dut zer ikusirik eduki baina 1980ko hamarkadako perretxiko taldean ni ere banengoen.

Baina errezeta batzuk ere badatoz Bitton Altuberen liburuan. Adibidez, gaztanberarena. Hori izaten zen Sandaili eguneko postrea.

Hemen sartuta ikus dezakezue liburua.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak