Gorriñia gaztelerazko viruela da. Beldurgarria zen, Xenpelar bertsolaria hil zuen 31 bat urte zituela.

Kanpotik antzerako itxura zuen barizelari Oñatin astagorriñia esaten zaio.

Kandido Izagirreren hiztegian horrela datoz jasota. Arantzazu eta Araotzen ibili zan Kandido Izagirre gure aitajaunei galdezka. Niri ere haiek erakutsi zidaten berbetan.
