A ze urteko bi hilabete… Enrique Casas, 1984ko otsaila, Fernando Mugica, 1996ko otsaila, Fernando Buesa, 2000ko otsaila, Froilan Elespe, 2001eko martxoa, Juan Priede, 2002ko martxoa, Joseba Pagazaurtundua, 2003ko otsaila, eta Isaias Carrasco, 2008ko martxoa.
A ze urteko bi hilabete... Urtero, data hauetan, sozialista guztiok bizi behar ditugu gauak eta egunak nahasten dizkiguten egun makabro horiek, nekeak eta tristeak, oroitzapenak eta etsipenak, minagatik betierekoak egiten diren egun horiek.
A ze urteko bi hilabete… Sozialistok ez dugu amorerik ematen, eta basakeria gainditu eta demokrazia irabazi dugu etorkizunerako. Lege eta arau demokratikoak errespetatzea funtsezkoa da bizikidetzarako eta gizarte justu eta zoriontsua garatzeko.