Erabakitzeko eskubidea!

Erabiltzailearen aurpegia Johanna Sanchez 2021ko abe. 5a, 00:00

Urtebete igaro da 2020ko Gabonak eta COVID-19aren pandemia aipatzen zituen artikulu bat idatzi nuenetik.

Urte hartan, txertaketa masiboekin –eta ez hain masiboekin–, bazirudien kontrolatutako gaia genuela, baina ez; hiru, lau, bost eta seigarren olaturaino heldu gara. Eta leku berean jarraitzen dugu: Gabonak bertan eta kutsatuak gora. Egia da, orain, txertoa hartu dutenak askoz gehiago direla, baina ez dira denak, eta zerbait egin beharko da, gure ospitaleetako egoerak gero eta okerrago baitaude, gero eta jende gehiago baitago ospitaleratuta. Eta ospitaleratuta dauden gehienak oraindik ez daude txertatuta, ze kasualitatea. Guztiok ditugu eskubideak eta betebeharrak, baina non geratzen da ez kutsatzeko eskubidea –txertatu gabeek lau aldiz gehiago kutsatzen dute– ez txertatzeko eskubidearen aurrean? Zer egin dezakegu egoera hori aldatzeko? Gabonetan, zein familiak ez du nahi senideekin eta ingurukoekin ospatzea? Izan gaitezen arduratsuak.

Dena den, eta egiten duguna egiten dugula, Eguberri zoriontsuak eta urte berri oparoa opa dizkizuet.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak