Oraintxe bertan, Erguingo igogailuak ia amaitzen ari gara. Bukatzean, erabiliko duten bizilagun kopuru handia ere ikusiko da; izan ere, Makatzena auzoa bezala, Erguin ere auzo garaia da eta bertan herritar asko bizi dira. Eta, jakina denez, San Esteban del Puerto, Santa Teresa eta Galizia kalea Musakolarekin lotuko dituen igogailuaren proiektua aurkeztu berri da. Horretarako, parte hartzeko prozesu bat jarri da abian.
Lerro hauen bidez erakutsi nahi dut herritarrentzat eta, batez ere, goi auzoetako herritarrentzat onuragarria den orok gure laguntza osoa izango duela irisgarritasuna bermatzeko, guztiontzat erosoena eta errazena izan dadin. Hori da guk lantzen duguna. Arrasateko PSE-EEk lanean jarraitzen du, gure herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko.