Modu negatiboan eragiten dute mota horretako ekintzek herrian, eta Arrasateko hiri ondarea kaltetzeaz gain, kaleen garbiketa eta irudia ere kaltetzen dituzte. Pintaketen %85 politikoak dira: alderdi jakin batzuen aurkakoak, greba deialdiak, ETAko presoen oroitzapenak, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren aurkakoak eta konstituzioaren aurkakoak. Gainerako %15ak grafitiak edo zirriborroak dira. Zehazki, pintaketak hirigune historikoan eta erdigunetik hurbil dauden tokietan agertu dira.
Baina sozialiston iritziz, larrienetakoa da eraso egitea Monterron jauregiari, Olarteko Erdi Aroko arkuari eta Kulturateri; ondare balio handia dute horiek. Hala, uste dugu gure ondare historikoa eta kultur ondarea babestu behar dugula. Gure altxor handienetako bat da. Ezin da pintaketen bidez kaltetu, eta errespetatu egin behar da, arrasatear guztiona delako. Gure iraganarekiko errespetuagatik, gure etorkizunarekin pentsatzen dugun orainarekin bizitzeko.