MARTXOAK 8 dantza eta musika batu ditugu Aretxabaletako Martxoak 8 plataformak antolatutako egitaraura

Erabiltzailearen aurpegia JAIKI elkartea 2019ko mar. 10a, 22:55

Martxoak 8 Aretxabaletako Plataformak egunari begira antolatutako egitarau barruan,
MARTXOAK 8 dantza pieza taula gainean jarri dugu herriko plazan. 

 Eñaut Mendieta Zubizarreta txelojolea izan dugu lagun Jaiki elkarteko dantzariok, egun horretarako propio sortutako lanean.

Gaia, zaintza eta eguneroko betebeharrak zama bezala sentitzetik abiatu da.

Momentu ederrak bizi izan ditugu piezaren sortze lanetan eta jendaurrean aurkeztea politta izan da.
Egunean zehar antolatu diren ekintzetan emakumeon presentzia eta indarra handia izan da, plazan guztion artean, borobilean dantzatutako Irradaka dantza emozionantea benetan. 

Zorionak antolatze lanetan ibili zareten Aretxabaletako Feminista taldeari eta Pikarraituz taldeko feminista gazteei.

Pili Muñagorri Aritz Kortabarria, Maier Etxebarria, Agurtzane Altuna, Maria Caro Herranz eta Eñaut Zubizarreta Mendieta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak