MARTXOAK 8 dantza pieza taularatuko du Jaiki elkarteak Eñaut Mendieta txelojolearekin

Erabiltzailearen aurpegia JAIKI elkartea 2019ko martxoaren 7a

Martxoak 8 Aretxabaletako Plataformak egunari begira antolatutako egitarau barruan,
manifestazio ostean, 19.30ak inguru, MARTXOAK 8 dantza pieza taula gainean jarriko da herriko plazan.
Eñaut Mendieta Zubizarreta txelojolea izango dute lagun Jaiki elkarteko dantzariek egun horretarako propio sortutako lanean. Gaia, zaintza eta eguneroko betebeharrak zama bezala sentitzetik abiatzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak