Ecstatic Dance saio berri bat otsailean

Erabiltzailearen aurpegia JAIKI elkartea 2017ko urt. 16a, 12:15

Ecstatic Dance saio berri bat egingo dugu Aretxabaletan otsailaren 11n, 10:00-13:00 bitartean, Aretxabaletako kiroldegian.

Zer da ECSTATIC DANCE? Musika gidatutako dantzaldi askea da, hitzik eta sustantziarik gabeko gorputz bidaia, gure beharrak sentitu eta adierazteko, bakarka eta taldean jolasteko, bizitzaren erritmo ezberdinetatik pasatuz. Oskar Estanga Ezkurdia izango da saioren gidaria, DJa. Ez da dantza esperientziarik behar. Langileek 10 euro, langabetuek 7. Izen-ematea: jaikielkartea@yahoo.es- 943 53 43 96 - Facebook.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak