MUGIMENDUA ETA MARRAZKETA, arratsalde bateko tailerra
Jolastu nahi al duzu? Dantzatu eta marraztu baita?
Zure gorputz osoa mugituko duzu, barrukoa eta kanpokoa sentituaz. Jolaskideen artean elkarri eragingo diogu. Marrak trazatuko dituzu paperean, airean, zure gorputzarekin eta zure gorputzean, baita besteengan ere; edo zuk irudikatu, ikusi eta begiratzen duzun hartan…
Jolasaren bitartez gure goputza, keinua eta trazoa harremanetan jarriko dituen modu eta formak ikertuko ditugu . Begirada eta irudimena ere bertan egongo dira.
Erabiliko ditugun tresnak plazerra eta bat-batekotasuna izango dira.
Edozein eskamentu maila egokiak izango dira.
Otsailak 21 igandea, 17.00-20.00. Aretxabaletako kuartel zaharrean.
Laia Bedósekin
10 euro/ langabetuek 8
Izen-ematea edo zalantzak: jaikielkartea@yahoo.es, 943 53 43 96 edo facebook: jaiki elkartea