CLOWN ETA DIBERTSIOA: Nere clown mundua aurkitzen

Erabiltzailearen aurpegia JAIKI elkartea 2015eko irailaren 22a

CLOWN ETA DIBERTSIOA: Nere clown mundua aurkitzen Urriak 3. 10.00-13.30 eta 15.00-18.30 Aretxabaletako koartel zaharrean 943 53 43 96 jaikielkartea@yahoo.es 30 euro/ 25 euro langabetuek Egun bakarreko tailer hau clownean hasi edo kontzientzia hartu nahi edo bestela, clown lanaren bitartez ordu on batzu pasa nahi dutenei zuzendua dago. Ez da beharrezkoa eskarmentua izatea; izan edo ez, primeran pasako duzu. Metodologia oinarrituko da ekintzan, parte hartzean eta errespetuan, Frantziako Bataclown eta Inglaterrako Nose to Nose linea jarraituz. Metodologia honen helburua eta halaber tailerrarena da norberak bere clowna aurkitzea, dibertitzeko ahalmena garatuz. Horretarako, beste honako ahalmenekin, clownak bereak dituenekin, egingo da lan, hala nola: entzutea, eskuzabaltasuna, onarpena, irudimena, inprobisazioa... Dibertimendua erraztuko duena: Maite Pinedo

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak