Imanol Ituiñok aurkezten du MUNDUARI BIRA
Nagusi eta txikientzako mundu zeharreko gertuko magia ikuskizun intimoa.
Sinopsia: Mago batek munduari eman dio buelta, herrialde ezberdinetako magoak ezagutuz. Hauek magia ezberdinak egiten erakutsi diote, baina bere etxera bueltatzean, atarian konturatzen da giltzarik ez duela. Norbaitek nonbaiten lapurtuko zion. Lagunduko diozue nor izan den lapurra asmatzera? Banan banan joango gara, pasaportearen laguntzaz, herrialde guztietan ikasitako magiak eginez, eta azkenean, aurkitutako pistei esker, lapurra zein zen jakingo dugu...
Iraupena: 45 minutu inguru
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.