"Gora Galeusca (m)!"

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Peña 2012ko urr. 2a, 02:00

Lelengo topaketak S. Aranaren disidente batzuk...

... politikari kataluniar eta galiziar batzuekin egin zituzten 1923ko udan, baina M. Primo de Rivera diktadoreak festa amaiarazi eutsen. 1944an erbestaldian, "Galeuzca"-ri ekin eutsien barriro be, iberiar bazter honetan beste diktadore bat egoanez. 2004an, azkenik, europar hauteskundeetarako plataforma eratu eben BNG, EAJ eta CiUk.

Politikatik at, literatura esparruan, 1984an hiru lurraldeetako idazle talde batek lelengo jardunaldiak antolatu zituen, izen bardina hartuta, eta ordutik urtez urte txandakatu dituzte. Aurton Euskal Herrian izango da, udagoien honetan. Azkenak 2009an izan ziran, Arantzazuko hor goiko paradisuan.

Baina literaturatik eta politikatik kanpo, badago Galeusca izeneko mini mendi taldea, Gasteizen bizi diran ourensetar eta bartzelonar banak eta Bilbon bizi dan ahuntz transprobintzial honek osatzen doguna. Debagoieneko ospitalean alkarregaz ibili izan gara eta, lan egiteaz gain, naturaz gozatzea eta kirola praktikatzea be bururatu jakun. Hasteko Gorbeialdeko Usategieta eta Arralde tontorretara iritsi ginan, behelainoa eta euria lagun. Hirugarrenean Pagasarrira igo ginan, eta neure lagunek konprobatu ahal izan eben asfaltoaz gain Botxoan bazter natural politak dagozala. Laugarren edizinoan Urkulutik Kurtzebarrira, behelainopean barriz be. Galdutako pertsona maite baten omenez egin genduan, eta berak lagundu ei euskun hortik goitik kurtzea aurkitzen, geu be nahikoa galduta gengozan-eta! 

Azken hiruetan autokarabaneagaz jun gara. Sanabria aldetik Pena Trevinca egin genduan, Galiziako sabaia. Betelu aldetik Malloetan barna gustura baino gusturago ibili ginan. Eta barriki Palentziako erraldoiak konkistatu izan ditugu, Peña Prieta eta Espigüete hain zuzen be. Bizi gara!

*(m) = montañeiro, mendizalea, muntanyer.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak