'Reges debellavit'

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Peña 2010ko aza. 10a, 12:48

Errege barriek Bizkaiko kostaldeko herri eder hori menperatu dabe azken urteotan, "galiar" herrixka zoragarria, edo behintzat herriaren zati handi batek bozkatzen dauana ez dabe errespetatzen hauteskundez hauteskunde.

Halandabe, Baskistango leku euskaldunenen artean dogu XXI. mendeko hasikera honetan, errege barriek hori ezin izan dabe menderatu, ezin izan dabe euren sinboloak hamen paratu eta enparantza nagusia Independentzia izenekoa da, katedrala eta udaletxe artean dagoan plaza kuttuna.

Horrenda cette subjecit: balea handi izugarririk jada ez da ikusten baztar horietan azken gizaldietan, herriko armarrian bat agertzen bada be. Gizakiek sarraskituta, Ozeano Atlantikoko beste latitude batzuetara egin eben iges, gizakiak atzetik beste latitude horietan be ehizan jun jakiezan arren.

Terra marique potens: egia da gaur egun zetazeo txikiagoak hurbil xamar bizi dirala, baina holakoa da gelditu jakun itsasoa, txikiagoa alegia. Arrantza gitxiago dago, antxoak be sarraskitu ditugu, herriko egurrezko itsasontzi ia bakarra bisitarientzat ikusgai dago eta gaur egungo arrantzale batzuk hizkuntza bitxietaz egiten dabe berba.
Eta lurrean be herriak indarra galdu dau. Txikitako neure paisaietan bedar metak egoazan basarrien alboan, oso sarritan grisak ziran zeru haien azpian. Horrek eta berdetasunak indar ikaragarria eukien neuretzat. Baina zirimiria desagertzen doian heinean eta euria gero eta bisitari bitxiagoa dan heinean, horiztatutako larrak eta pinu eta eukalipto erreak oraingo paisaietan topatzen ditugu.

Antzinako enperatrizak ez dira itzuli herrira uda pasatzera, baina ez da harritzekoa debagoiendar ugari eta bestelako udatiarrak Lekittora urtez urte hurbiltzea. Probau dituzue Santi tabernako pizzak?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak