'La Traviata' operarako sarrera bikoitzak, Ibai-arteren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Ibai-Arte 2025ko urr. 6a, 14:25

Ibai-artek aukera paregabea eskaintzen dizu opera munduko obra ospetsuenetako bat, La Traviata, azaroaren 2an, domeka, 19:00etan Amaia antzokian ikusteko.

Esperientzia berezi hau bizitzeko, Ibai-Artek 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere bezeroen artean. Zu izan zaitezke irabazleetako bat! Nola parte hartu? Oso erraza da: Erosi Ibai-arten urriaren 4tik 18ra eta bidali erosketa-tiketen argazkiak 688 73 41 49 WhatsApp zenbakira.

Irabazle izanez gero, zure sarrerak Altuna Lurrindegian jasotzeko aukera izango duzu urriaren 23tik 27ra, ordutegi komertzialaren barruan.

Ez galdu aukera La traviata Amaia Antzokian ikusteko. Parte hartu eta zorte on!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Ozenki eta Arrasateko Udalaren laguntzarekin. 

Establezimendu bat baduzu eta parte hartu nahi baduzu, deitu 943 79 30 90 edo 688 73 41 49 telefono zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak