Esparru honetan, irailaren 25a bitartean, Ibai-Artek bertako produktuez osatutako 50 otzara zozketatuko ditu. Otzarek Aranguren Baserriko gazta laurdena, Leintz gatzagako 75gr-ko gatz-lata, Belaskua Txakolin botila bat, Irrika Gluten Free gailetak, Jakion 445ml tomatea, Aramaioko 445ml ahabi mermelada, Harreman txokolate tableta eta Jakion 445ml Bolognesa saltsa daramate.
Nola parte hartu? Oso erraza! Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar duzu Arrasate Txartelarekin edo dituzun erosketa-txartelen argazkiak WhatsApp 688734149 zenbakira bidali.
Otzara hauen banaketa irailaren 28an izango da, 13.30etan, Herriko Plazan. Parte hartu gurekin eta zorte on!!
Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira.