Ibai-Artek 20, 50 edo 100 eurotako erosketa txartelak zozketatuko ditu!

Erabiltzailearen aurpegia Ibai-Arte 2024ko eka. 3a, 08:45

Ekainaren 1etik 15era bitartean, Ibai-Artek 20, 50 eta 100 euroko erosketa txartelen zozketa egingo du Arrasate txartelarekin ordaintzen diren erosketa guztien artean; guztira 1000 euro!

Sarituek momentuan bertan jakingo dute sarituak izan diren edo ez eta zenbateko erosketa txartelaz, erosketa Arrasate Txartelarekin ordaintzerakoan sariak tiketean zoriz aterako baitira.

Bezero irabazleek erosketa txartelak Altuna Lurrindegian jasotzea beharrezko izango dute ondoren Ibai-Arteko edozein establezimendutan trukatu ahal izateko.

Beraz, erabili Arrasate Txartela eta lortu sariak!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688 73 41 49 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak