Ibai-arteren Gabonetako 50 otarren zozketa hemen da

Erabiltzailearen aurpegia Ibai-Arte 2023ko abe. 4a, 12:32

Laster dira hemen Gabonak, eta Ibai-Artetik, urte osoan zehar egin dugun bezala, garai berezi hau ere zuekin ospatu nahi dugu, gure bezeroekin, urteroko Gabonetako otzarak zozketatuz.

Hori dela eta, abenduaren 18a bitartean, kalitatezko produktuez osatutako Gabonetako 50 otzara zozketatuko ditugu!! Aurten ere produktuak Aspaceko gure lagunek egindako zumezko saskian datoz!!

Sustrai Fruta Dendak egindako otarreei dagokienez, honako produktu hauekin osatzen dira: anana natural bat; 700gr sagar reineta estra; konpotarako udareak 700gr.; 200gr. aranpasa eta mertxika-orejoiak; La fragua hegaluze pote bat; Soto Segurako mazapana 200gr.; El Encierro markako Nafarroako zainzuriak; EyT pikillo piper potea; Goya turrioa; Antonio Anaut polboroiak; melokotoi estra almibarrean; % 100 tempranillo Javier Besa ardo ondua; Codorniu Natur; sekretu iberikoaren patea; Oñatiko Gesaltza baserriko gazta; txorizo iberikoa eta saltxitxoia.

Zozketa honetan nola parte hartu jakin nahi baduzu, oso erraza da. Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar duzu Arrasate Txartelarekin, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure zozketako argitalpenak. Zozketa guztietatik zeinetan parte hartuko duzu? Denekin ausartzen zara? Zeuk erabaki!

Otarre hauen banaketa abenduaren 23an egingo dugu, eguerdiko 13:30etik aurrera, Herriko Plazan.  

Parte hartu eta zorte on!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. 

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu: 943 79 30 90/688 73 41 49 zenbakira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak