17. Huhezinema: Masterclassen eta musikaren erritmoan!

Erabiltzailearen aurpegia Huhezinema 2024ko urt. 25a, 10:43

Hasiera biribila izan du Huhezinemako 17. edizioak, Paul Urkijo zinemagileak eta Ogeita4ko Mattin Aierbe adituak emandako masterclassekin.

Urkijok, bere ideien sormena, eta ideia horiek bere ibilbide profesionalean nola burutu dituen azaldu ditu. Goraino bete du Aretxabaletako Arkupe aretoa, bere bizipenak eta esperientzia azaldu duen hitzaldian.

Paul Urkijo: "Sortzaile berriei aurrera jarraitzen laguntzen dien jaialdia da Huhezinema; azken finean, garrantzitsua da jende gazteari zinemarako ilusioa eranstea eta lanean jarraitzen laguntzea"

Bestalde, Aierbek, Mondragon Unibertsitateko ikasleentzat, Arri zine kamara profesional bat nola erabili azaldu eta ikasleak praktikan jartzeko baliotu du goiza.

Arratsaldean, ikasle saileko film laburren txanda izan da. Proiekzioen aurretik ikuskizun bezala, Unai Cantabrana Ikus entzunezko bigarren mailako ikaslea izan da, goi mailako musika eskainiz. MUko ikus entzunezko ikasleak, bi abesti kantatu ditu, aretoa girotuz eta ikusleak kantuan jarriz.

Behin proiekzioa hasita, ikasle sailean, Euskal Herriko unibertsitate eta eskoletako film laburrak ikusteko aukera izan da. Hau guztia, Ane Urresti eta Iker Matoren eskutik; bi aurkezleek, Arkupeko aretoa alaitu dute.

Ane Urresti eta Iker Mateo: "Huhezineman, lagunen lanak, maila handiko film laburrak edo lehen mailako gonbidatuak bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu bigarren urtez jarraian. Azken finean ohore bat da guretzat jaialdi hau aurkeztea"

Hauek izan dira, gaurko proiekzioan ikusi ditugun film laburrak: Bakarrik, Idiazabal, KosmoSpolita, Lehen saiakera, Hariak, 1500, Zirrara, Beste Aldea, Noizko Basoa, Matamoscas eta Ahantzi.

Arnau Elgarretsa, gaurko proiekzioak ikustera etorri den ikusle baten hitzetan: "Lehen aldia da Huhezinemara etortzen naizena. Pozik nago, esperientzia bikaina izan da. Goizean, Paul Urkijo izan dugu eta niretzat zoragarria izan da. Urtetik urtera Huhezinemako maila igotzen doa eta jaialdia hurrengo egunetan ondo joatea espero dut".

Bideoklip saila, ostegunean

Ostegunean, Bideoklip saila eguna izango da Huhezimaren bigarren egunean. Bertan, bideoklip Sailen proiekzioak ikusi ahal izango dira. Arratsaldea ‘Bihotza negar’ bideokliparen estreinaldiarekin hasiko da. Ondoren, Asier Renteriaren eskutik, soinuaren inguruan masterclassa egongo da bertaratzen direnentzat. Eguna borobiltzeko, Jasan taldearen kontzertua egongo da (Arkupen).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak