Abenduak 6: Escamot català Espaloia kafe-antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2023ko aza. 27a, 20:08

Azken urteetan bezala, Escamot català Kataluniako musikari eta dantzari koadrila Euskal Herrira etorriko da abenduko zubian, dantzaren bitartez bildu, gozatu eta gozatu arazteko asmoz. Elgetakoa hitzordu finkoa dute. Aurten, abenduaren 6an. Urteko dantzaldi goxo eta bereziena izan ohi da.

Berrogei lagun inguruko taldea bildu ditu Escamot català-k aurtengo txangora, eta lau herritan egingo dute geldialdia eta dantzaldia: Elgeta, Igorre, Orio eta Lakaben. Hauxe izango da Elgetako aurtengo egitaraua, abenduaren 6an, Herrixa Dantzan ekimenak antolatu eta Elgetako Udalak lagunduta:

  • 19:00 dantzaldia
  • 21:00 partekatze-afaria (ekarri partekatzeko zerbait, eta bildutakoa denon artean partekatuko dugu)
  • 22:30 ostekoa (bapatekoa...)

Hemen informazio osoa: Escamot català Euskal Herrian 2023

Hemen 2022ko kronika: Escamot catalarekin dantzaren magia piztu zen berriz Espaloia kafe-antzokian

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak