Herrixa Dantzan: urtarrila - apirila egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2023ko urt. 20a, 12:48
Espaloia kafe-antzokiko Herrixa Dantzan saioetan ez-ohiko proposamenak izango ditugu urtarriletik apirilera (tira, udazkeneko hirurak ere bereziak izan dira ba...). Dantza-tailer irekiak urtarrila eta otsailean, gonbidatuak zuzenean martxokoan, eta sorpresa apirilean.

Urtarrila eta otsaileko saioetan "Euskal Herriko plazetarako dantza berriak" proiektuko proposamenak ezagutu eta lantzeko dantza-tailer irekiak egingo ditugu. Ez dira ohiko dantzaldiak izango.

Martxoan bi gonbidatu berezi ekarriko ditugu Espaloira: Zaragozako Jesus Rubio eta Olga León musikari eta dantza-maisu handiak. Aragoako jota eta bestelakoak ezagutu eta dantzatuko ditugu haien azalpen eta musikaz.

Apirileko saioa ez dago oraindik zehaztuta, baina horretan ere ezohiko proposamena ekarriko dugu.

Egutegia:

  • urtarrilak 29 - 19.00: 'Euskal Herriko plazetarako dantza berriak' dantza-tailer irekia
  • otsailak 26 - 19.00: 'Euskal Herriko plazetarako dantza berriak' dantza-tailer irekia
  • martxoak 26 - 19.00: Jesus Rubio eta Olga León (Aragoako dantzak)
  • apirilak 30 - 19.00: xxx

Ohi bezala, sarrera doakoa eta parte-hartzea libre. Ez da aldez-aurretik izenik eman behar.

Laguntzailea: Elgetako Udala

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak