Hogeita hamabost musikari-dantzari etorriko dira aurten Escamot català txangoan Euskal Herrira. Zortzi eguneko ibilbidea egingo dute Nafarroa, Bizkaia eta Gipuzkoan zehar. Elgetan abenduaren 9an hartuko ditugu. Hauxe da egitaraua:
- 19.00 dantzaldia (Escamot català)
- 21.00 afaltzeko tartea (eko-taloak)
- 22.00 osteko dantza-elkartrukea (Patxi Montero eta Escamot català)
Antolatzaileak: Herrixa Dantzan eta Elgetako Udala
Escamot català
Escamot català ekimena Kataluniako dantzazale talde batek sortu zuen orain zortzi urte. Euren xedea, abenduko zubian Euskal Herrira txangoan etorri, musikari eta dantzariak, eta harrera egiten dieten lekuetan dantzaldiak sortzea. Urtetik-urtera sona handia hartzen joan da, bai Kataluniako dantzazaleen artean, bai geurean ere, sortzen duten dantza-giro ederragatik.
Zer joko duten? Europa mendebaldeko folk dantzaldietan eta geurean ere ohikoak ditugun dantzak (borobila, chapelloise, balts erritmoko kontradantzak, pasodoblea, baltsa, txotisa, mazurka...), Gaskoina-Okzitaniako sokak, korro-dantzak (hainbat kantatuak) eta jauziak, Kataluniako dantzak, momentuan azalduta (jotak, sardanak, joko-dantzak…), baita ere fandango, arin-arin, Lantzeko zortzikoa, jauziak... (geure mugetatik kanpo ere ezagunak folk dantzaldien zirkuituan).
Euskal Herriko egitarau osoaren berri HEMEN
2019ko kronika, bideo eta argazkiak hemen: