Oñatin ikastaroa: dantza-jauziak

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2022ko urr. 18a, 17:11
CC-BY-SA: Dantzan.eus - Maite Irizar

Oñatiko musika-eskolak dantza-jauziak ikasteko ikastaroa antolatu du. Astearteetan izango da, azaroaren 8an hasita, ekaina bitartean. Izena emateko musika-eskolara jo behar da.

"Erdizka, jauzi, dobla, pika, ebats...". Jatorriz Iparraldekoak, gaur egun Euskal Herri osoko plazetan ezagun dira dantza-jauziak. Azken urte mordoxkan indarrean daude, estimu handian. Jendeak eskatu ohi ditu dantzarako, bai gustura dantzatu ere. Asteburuero topa ditzakegu, herri batean ez bada bestean, halakoak dantzatzeko hitzorduak. eta dena-delako dantzaldi edo erromerietan ere, gero eta ohikoagoak dira.
Sistema honetan trebatzeko hastapeneko ikastaroa emago du Patxi Montero irakasleak.

  • Eguna: astearteetan
  • Hasiera: azaroak 8
  • Ordutegia: 18.00 - 19.00
  • Antolatzailea: Jose de Azpiazu musika eskola
  • Izena ematea: 943 783174 / idazkaritza@jazpiazumusikaeskola.com

Ikastaro monografiko honez gain, urrian abiatu da berriz "plazako dantza tradizionala" ikastaro orokorra musika eskolan, maila aurreratuan, lehendik ere jardundako ikasleekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak