2019/04/28 19:00

Herrixa Dantzan: Christian Pacher

Herrixa Dantzan: Christian Pacher
Espaloia kafe antzokia, Elgeta

Dantzaldia Frantziako Poitou eskualdeko Christian Pacher-ekin (kantua, arrabita, soinu txikia). Hogei urteko ibilbidean, musikari ezaguna da Frantziako folk dantzaldien eremuan. Dantzarako jotzen duten hainbat musika taldetan hartu du parte: Ciac Boum... eta beste.

Emango dizkigu folk dantzaldietako ohiko dantzak (borobila, chapelloise, baltsak, polkak, schottisch-ak, mazurkak...) eta bere eskualdeko dantzaren bat ere erakutsiko digu (adibidez, Avant Deux esaten zaien kontradantza edo kadrileak). 

Ahetzeko (Lapurdi) Aniez Perez-ekin elkarlanean, hirugarren urtez ekarriko dugu Frantziako folk dantzaldien eremuko musikari bat geurera (aurreko bi urteetan Gerard Godon izan dugu gurekin). Bezperan, Ahetzen Poituko dantzen ikastaroa eta Baionan dantzaldia emango ditu Pacher-ek.

Sarrera doan eta parte hartzea libre. Edateko eta jatekoak eskura.

Laguntzailea: Elgetako Udala

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak