Abenduaren 7an Herrixa Dantzan saio berezia Espaloian: Escamot català

Erabiltzailearen aurpegia Herrixa Dantzan 2017ko aza. 24a, 12:24

Hirugarren urtez, Kataluniako Escamot català txangoa etorriko da abenduaren 6-tik 9-ra Euskal Herrira, zubi pasa. Abenduaren 7an Espaloia kafe-antzokian izango dira: dantza-tailerra, talo-jana eta dantzaldia antolatu dute Herrixa Dantzan eta Elgetako Udalak.

Urtetik-urtera handituz doa Escamot català ekimenaren oihartzuna, eta aurten 35 dantza-lagun inguru etorriko dira Kataluniatik. Tartean, hainbat talde eta dantzalditan aritu ohi diren musikariak. Iruñean, Elgetan, Donostian eta Ahetzen (Lapurdi) emango dituzte aurten dantzaldiak, abenduaren 6tik 9a bitartean.

Hauxe da Elegetarako prestatu dugun egitaraua (abenduaren 7an, eguena, Espaloia kafe-antzokian):

  • 19:00 Dantza-ikastarotxoa Joan Codina-ren eskutik: Okzitaniako brale, korro-dantza eta dantza kantatuak (Euskal-Herrian batere edo apenas ditugun horiek, Pirineoaz bestaldean gehiago gorde dira, eta haiek apur bat ezagutu eta gozatzeko)
  • 21:00 Talo-jana. Eko Taloak etxekoen talo berezi goxoak.
  • 22:00 Dantzaldia
    • Zer joko duten? Europa mendebaldeko folk dantzaldietan eta geurean ere ohiko diren dantzak (borobila, chapelloise, balts erritmoko kontradantzak, pasodoblea, baltsa, txotisa, mazurka...), Okzitaniako sokak, korro-dantzak eta jauziak, Mediterraneo aldeko jota eta sardanak... Horietako hainbat, kantuan.
 
Dantza-ikastarotxoan parte hartzeko IZENA EMAN behar da (ordaina: 10,00 euro, bertan ordaintzeko).

Dantzaldirako sarrera doan, baina txapela pasako dugu, txangoko kideen egonaldia eta afaria (taloak) ordaintzen laguntzeko.

Gaur egun Espaloia kafe-antzokiko taberna itxita dago, baina edatekoak eramango ditugu, eta Eko Taloak enpresak talo goxoak eskainiko ditu 21:00etatik aurrera eta dantzaldia bitartean. Talo benetan goxoak prestatzen dituzte: %100 arto ekologikoz eginda, eta betegarri bereziekin (bakailaua, barazkiak, gazta, txokolatea, txorizoa...).

Ikusi hemen iazko Espaloiko dantzaldiaren kronika eta argazki galeria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak