Ikastaro hauen helburua da gaur egun Euskal Herriko plazetan egin ohi diren dantza molde guztiak ezagutu eta praktikatzea. Dela gela barruan gozatzeko, astero elkarrekin dantzan, baina batez ere gero edozein plazetan dantzara animatzeko. Ohi bezala, Patxi Monterok jardungo du irakasle.
- 1. maila (talde berria): astelehena 18.00 - 19.30
- Dantza-txokoa: astelehena 19.30 - 21.00
- Lotuan: pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa.
- Soltean: trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina.
- Jauziak
- Baztango mutil-dantzak
- Kontradantzak
- Ingurutxoak
- Joko-dantzak
- Gabotak
- Braleak
- Dantzak: Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza...
INFORMAZIOA / IZENA EMATEA (irailean)