2016/02/28 19:00

Herrixa Dantzan: Txertubi taldearekin dantzaldia

Herrixa Dantzan: Txertubi taldearekin dantzaldia
Espaloia kafe antzokia, Elgeta
Txertubi taldearekin dantzaldia, Herrixa Dantzan ekimenaren barruan. Hiruzpalau pieza berri joko ditugu emanaldi honetan: lotuan dantzatzeko zortziko bat (!!!), taldean egiteko eskotixa, korruan egiteko bals-kontradantza bat, eta Espaloiko tabernariari oparitxoa. Horiez gain, ohiko errepertorio anitza: balsa, mazurka, eskotixa, jota, porrusalda, jauziak, korroko dantzak, kontradantzak, joko-dantzak, sokak, irradakak... Sarrera doan eta parte hartzea libre. Laguntzailea: Elgetako Udala.
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak